Errigorako saskiak jaso daitezke dagoeneko

Karkara 2016ko aza. 29a, 08:31

KARKARAko erredakzioan bildu daitezke Errigorako kaxak. Bulegoa kultur etxeko ordutegian egongo da zabalik, eta, bestela, 943 83 15 27 telefonora deitu dezakezue.

Pasa den ostiralean jaso genituen KARKARAn Errigorako saskiak. Orain, zuek jasotzeko prest dauzkagu. Beraz, eskaria egindakoak KARKARAko erredakziora etorri eta zuen kaxak jaso ditzakezue. 

Erredakzioa kultur etxeko orduetan egongo da zabalik, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Baina, eguerdian, 943 83 15 27 telefonora deituz gero atea zabalduko dizuegu. Beraz, egun guztian zehar jaso ahal izango duzue Errigorako saskia, nola gaur hala aste honetan zehar. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide