Abenduaren 18an Harri Handien Euskal Herriko Txapelketako finala jokatuko da Asteasun. Ostolazaren Eskolako Aimar Galarraga oriotarrak eta Imanol Illarramendi Kortaberri aiarrak parte hartuko dute lehiaketan.
Harri-jasotzaile horiez gain, Jokin Eizmendi zarauztarrak, Aimar Irigoien errezildarrak eta Jon Unanue Goenatxo azkoitiarrak ere hartuko dute parte.
Harri jasotzaileek lau harri erabiliko dituzte: 200-175 kiloko laukizuzena, 175-200 kiloko zilindroa, 150 kiloko kuboa eta 125 kiloko bola. Harri bakoitzarekin hiru minutuko lana egin beharko dute.