Martxan da Errigora kanpaina

Karkara 2016ko urr. 24a, 10:15

Gaurtik hasi eta azaroaren 8ra arte Karkaran eska daitezke Nafarroa hegoaldeko ekoizleen produktuz betetako saskiak

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka izenpean, udazkeneko kanpainari ekin dio Errigorak beste urte batez. Nafarroako erriberako ekoizleen produktuak Euska Herri guztiaren eskura jartzeaz gain, euskararen alde egiteko kanpaina da Errigora. 2012an hasi ziren udazkeneko kanpainarekin eta urte hauetan milaka saski banatu dituzte milaka etxetara.

2016ko kanpaina martxan da dagoeneko. Gaur, urriaren 24an hasi eta azaroaren 8ra arte dute herritarrek erriberako produktuez osatutako saskia eskatzeko aukera. Aurten, gainera, bi saski izango dira aukeran: beltza eta zuria. 20 ekoizlek parte hartu dute aurtengo kanpainan eta inoiz baino produktu eskaintza zabalagoa egin dute.

Hauek dira saski bakoitzean dauden produktuak:

Saskiaren prezioa 50 eurokoa izango da eta merkatuan izango lukeen prezioan eskainiko dira produktuak. Baina, kasu honetan, jasotakoaren %25 –auzolanean egin den bitartekaritzaren dirua– euskararen aldeko proiektuetara bideratuko da.

Saskien eskaera Karkaran egin daiteke, bulegoan bertan, 943 83 15 27 telefono zenbakira deituta, karkara@karkara.com helbidera idatzita edo galdetegi hau beteta.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide