Urola kostako udal elkarteko zuzendaritza batzordeak 2016ko urriaren 6an, langabeak kontratatzeko eskualdeko enpresentzako diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onartu zituen.
Udal elkartearen iritziz, deialdi honen helburua bikoitza da: alde batetik, enpresei laguntzea langileak kontratatzeko gastuei aurre egiten eta, ondorioz, lehiakortasuna hobetzen; eta, beste alde bestetik, enplegurako politika aktiboak indartu eta lan munduan sartzeko zailtasunak dituzten gizataldeetako pertsonen kontratazioa saritzea.
Bi helburu hauei EH Bildutik beste bat gehiago eransten saiatu gara, kontratazioen iraupena saritzea, alegia kontratu prekarioen aurrean enpleguaren egonkortasuna saritzea.
Udal Elkarteko agintaritzatik 3 eta 6 hilabete gutxieneko kontratuak diruz laguntzea proposatu du, 1.500 eurotik 9.000 euro bitarteko diru-laguntzak emanaz. EH Bilduren ustetan laguntza hauek haratago joan beharko lukete, kontratu mugagabeak bultzatuko dituzten diru-laguntzen ildotik.
Nahiz eta Zuzendaritzako agintetik diruz lagunduko diren kontratu hauen jarraipena egin eta hurrengo urtean kontratu hauek mugagabe bihurtuko balira, diru-laguntzetan saritzeko gure eskaera kontuan hartuko duen konpromisoa hartu izan, aurtengo laguntzetan 15.000 euroko diru-laguntza kontratu mugagabeei ematea planteatutako eskaerari ezezkoa bozkatu zioten.
Ildo berdinetik, diru-laguntzak baloratzerakoan, puntuaketa emateko garaian, kontratu labur hauek (3 edo 6 hilabetekoak), lan-kontratuaren gutxieneko iraupena beste hiru hilabetez gaindituz gero, 5 puntuko balorazioa ematea proposamenaz gain, EH Bilduk arlo honetan gehiago sakondu nahian, gutxieneko epea 6 hilabetetan gaindituz gero 15 puntuko balorazioa ematea proposatu genuen.
Esan bezala, EH Bilduk aurkeztu zituen aipatutako azken bi proposamenek EAJ-ren ezezko bozka jaso zuten, aurrera atera ez zirelarik Instituzioen betebeharreko funtzioetako bat herritarren enpleguaren duintasuna eta egonkortasuna sustatzea izan behar duela sinesten dugu EH Bildun eta UKUE-ko azken zuzendaritza batzordean gertatutakoa, bide horretan aukera galdua dela deritzogu.