Auto berria izango du Gorka Eizmendik

Karkara 2016ko ira. 30a, 09:54

Lur gaineko kategoriako N multzoko liderra da Eizmendi. Munduko azpitxapeldunak izan direnen EVO X kotxea erosi du, eta, auto horrekin, emaitza are hobeak lortzea espero du.

Denboraldiaren erdialdean dago Eizmendi. Espainiako lur gaineko txapelketa jokatzen ari da eta hiru jardunaldi besterik ez dira falta txapelketa bukatzeko. Eizmendi da, oraingoz, lider N multzoan. 

Orain arte Mitsubishi EVO IX izeneko autoa izan du Eizmendik. Baina, geratzen den apurrean lidertzari eusteko eta txapeldun izendatzeko, beste kotxe bat erosi du. Ez da Evo IXarekin arituko, EVO Xarekin baizik. Oso kotxe berezia da EVO Xa.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide