Lasterketa deserosoa bezain zaila

Karkara 2016ko eka. 28a, 10:46

Argazkia: Lander Zabaleta

Zailtasunak izan arren, sailkapen orokorrean bigarren postuan eta GrN 6 kategorian lehen postua lortu zuten Gorka Eizmendik eta Haritz Olasagastik.

Amaigabea. Hori da Bierzoko laterketa ondoen laburbiltzen duen hitza. Lehen momentutik zailtasunak izan zituzten Gorka Eizmendik eta Haritz Olasagastik. Tenperatura arazoak izan zituzten, altuegia zen. Lasterketaren bigarren zatian, bukaerarako bi kilometroren faltan, bidegurutze bat pasa zuten; ondorioz, zibarena egin behar izan zuten, eta, zati hori zulaketa batekin bukatu zuten. Horrelako gorabehera ugari izan zituzten.

Tenperaturak zailtasunak ekarri zituen arratsaldeko saioan ere. Horrez gain, bidetik atera ziren balaztatze baten ondorioz. Beren lehiakide ugarik lasterketa utzi behar izan zuten. Hortaz, lasterketa bukatzen ahalegindu ziren Olasagasti eta Eizmedi. Ahalik eta arrisku gutxien hartuta, bukatzera. 

Baina amaitu soilik ez, sailkapenean irabazle ere izendatu ziren. GrN 6 kategorian lehendabiziko postuan sailkatu ziren eta orokorrean bigarren postuan. Lehen esperientzia da lur gaineko rallyetan eta emaitzak onak ari dira izaten Errotarentzat eta Eizmendirentzat.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide