Iritzi kontrajarriak bandera beltzen inguruan

Karkara 2016ko eka. 15a, 07:40

Ekologistak Martxan taldeak lau bandera beltz jarri ditu Euskal Herriko kostan. Kutsadura maila eta kudeaketa txarra dira ebaluazio-irizpideak, eta, horiek kontuan hartuta, Oribarzar hondartza eta Oriako itsasadarrean dagoen Munto urbanizazioan bandera beltzak jarri dituzte. Udala desados dago neurriekin.

Lau bandera beltz jarri dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko hondartzetan: bi Bizkaian eta bi Gipuzkoan. Gipuzkoako banderetako bat Oribarzar hondartzan jarri dute eta bestea Oria itsasadarraean.

Oribarzar hondartzako isurketak, bai ala ez?

Kutsaduragatik zigortu dute Oribarzar hondartza. Urteak daramatza bainatzeko debekuarekin, eta, hala eta guztiz ere, isurketek aurrera darraitela diote Ekologistak Martxan taldekoek. Oribazarren ez direla isurketak egiten argitu du Udalak. Hor metatutako lodoak aspaldikoak direla gaineratu du, Oria ibaiak bere ibilbidean jasotzen zituen zikinkerien metaketa.

Europar Batasunak bertan ez bainatzea gomendatu zuen eta taldekoek ere hori gomendatzen dute, inguruko industria askok zabortegi moduan erabiltzen baitute eta. 2008an ere arrazoi beragatik bandera beltza izan zuen. Udalak argitu nahi izan du duela sei urtetatik Oribazar hondartza deskatalogatuta dagoeta, horregatik ezin dela han bainatu. Ez da berria, beraz, aspaldiko kontua da. 

Oria itsadarra inundagarria al da?

Kudeaketa txarragatik jarri diote bandera beltza Oriako itsasadarrean dagoen Munto Urbanizazioari. Oriako proiektu urbanitzatzaileari jarri diote, beraz, bandera beltza. Epaile batek aurkako sententzia eman arren, eta urpean gelditu daitekeen zonaldea izanagatik, 200 pixu egiteko asmoarekin jarraitzen dutenez zigortu egin dute Ekologistak Martxan taldekoek. Udalak, ordea, kontrakoa dio. Sententziek inundagarria ez dela argitu du Udalak. 

Bizkaiako bi banderetako bat kutsaduragatik jarri dute, Muskizen; eta, kudeaketa txarragatik, Laida eta Lagan jarri dute bandera beltza.

Uraren kalitatea, ezinhobea

Pasa den astean neurketak egin ziren Orioko hondartzan. Uraren kalitatea neurtu zen eta ezinhobea zela ikusi zen. Hondartzaren kalitatea ona dela eta urteko sailkapena ere ona dela.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide