Benito Lertxundirekin euskal kulturgintzaz

Ataria komunitatea, tlseh.eus 2016ko eka. 8a, 06:44

Ekainaren 4an, Tolosako Zerkausi azpian arraun klubak duen gunean, 10:30ak eta 12:15 artean, Sormenetik egitasmoaren 3. ekimena egin da. Oraingoan, Benito Lertxundi izan da gonbidatu berezia. 

Bere ibilbidea eta euskal kulturgintza ardatz, Juantxo Zeberiok, Naroa Anabitartek eta Imanol Artolak elkarrizketatu dute. Halaber, zuzeneko emanaldiak izan dira: Imanol Artolak eta Iñar Sastre piano-joleak, Benito Lertxundiren kantagintzaren errezitaldi musikatua egin dute. Garikoitz C. Muruak, berriz, Lurretik ahora ilustrazioa egin du. Azokako produktuekin egindako jakia jateko aukera ere izan da bertan.

Tolosako azoka egiten den Zerkausi azpian egin dira aipatu ekimenak. Euskal kulturgintzaz hausnartu eta euskaltzaleak batzeko helburuarekin sortu zen Sormenetik egitasmoa eta, ondokoa, Galtzaundi euskara elkarteak azokako dinamizatzailearekin eta hainbat euskal sortzailerekin elkarlanean antolatu duen 3. ekimena izan da

Erlazionatuak

Madarikatu hauek, hunkitu egin naute!

Ataria, Jexux Murua 2016 eka 08 Aia Orio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide