Datozen bi asteetan kontzertuak izango dira Orioko kultur etxean. Danbolin Musika Eskolako emanaldiak izango dira, lau guztira. Lehendabizikoa ekainaren 14an izango dira, asteartean, arratsaldeko 19:00etan. Musika Eskolako trikitixa taldearen entzunaldia izango da biharkoa. Asteazkenean, ekainaren 15ean, kontzertu pedagogikoa izango da. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da emanaldia.
Aste honetan ez ezik, datorren astean ere izango da elkarrizketa. Ekainaren 20an, astelehenean, klarinete eta saxoen entzunaldia izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Hori ere kultur etxean. Asteartean laugarren eta azken kontzertua izango da, ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan. Musika Eskolako bandaren eta piano-jotzaileen entzunaldia izango da. Azken kontzertu honetan, eguraldi ona eginez gero, bandak plazan joko du; bestela, kultur etxean.