Merkatuan txertatzeko programa

Karkara 2016ko eka. 3a, 10:10

500 gazte baino gehiago lan esparruan sartzeko eta gizarteratzeko laguntza emango dio Txertatu merkatuan programak.

Euskadi mailako programa da Txertatu merkatuan, baina Urola Kostan Udal Elkarteak bideratu eta kudeatu du ekimena.  Udazkenean hasiko da. Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91.89an, Garapen elkartearen eta eskualde-garapeneko 19 agentziaren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.

Txertatu Merkatuan proiektua prestakuntza-maila baxua duten, ikasketak utzi dituzten eta langabezian urtebetetik gora daramaten 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei zuzendutako proiektu bat da. Halaber, unibertsitate-ikasketak utzita, lanik gabe dauden eta hezkuntza- edo prestakuntza-sistemetan integratuta ez dauden pertsonei ere zuzentzen zaie programa hau.

Txertatu Merkatuan programa berritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobbiak hartzen ditu oinarritzat haien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Helburua pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea da.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide