Proiektuak dituzten enpresen bila dabil Urola Kostako Udal Elkarteak. Izan ere, enpresa horien eta gazte kualifikatuen artean zubi-lanak egin nahi ditu Hazilan praktika programarekin. Ekimenaren bigarren edizioa izango da.
Enpresei dei egiten diete, proiekturen bat garatu nahi izanez gero Udal Elkartean aurkituko batitute horretarako laguntza. Administrazioan, kudeaketan edo kalitatean aritzen diren enpresentzat badute laguntza, baita salmenta, komunikazioan, diseinuan, produkzioan edo bestelako esparrutan aritzen direnentzat.
Sektore horietan aritzen diren enpresen eskualdeko gazteen laguntza eskaintzeaz gain, aholkularitza espezializatua ere eskainiko zaie. Honela, beren proiektuak garatu ahal izango dituzte.
Proiektuak irailetik abendura garatuko dira eta Udal Elkarteak izendatutako koordinatzaile baten laguntza izango dute. Beraz, proiekturen bat martxan jarri nahi baduzue edo abian duzuen proiektu bati bultzada eman nahi badiozue jarri Urola Kostako Udal Elkartearekin harremanetan.
Programa hau diruz lagunduta dago eskualdeko enpresa eta erakundeentzat. Informazioa eskuratzeko eta izena emateko Aintzane Ruesgasekin jarri harremanetan 943890808 telefonora deituta edo enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzita.