Ekiten, enpresa egitasmoa lantzeko gunea

Karkara 2016ko mai. 23a, 12:05

Ekiten izeneko gunea ekintzaileentzako espazioa da. Norbere egitasmoa lantzeko eta garatzeko doako bulegoa da, beste ekintzaile batzuekin partekatuko dena.

Ekiten gunean bulegoa partekatzeko aukera dago. Bulego horiek ekintzaileen eskura jarri ditu Urola Kostako Udal Elkarteak, bakoitzak bere enpresa-egitasmoa lantzeko eta garatzeko. Bulego ireki eta kolaboratzaile bat da Ekiten.

Urola Kostako Udal Elkarteak gonbita egiten du negozio ideiak han garatu ahal izateko. Negozio ideiak garatzen dituzten beste sustatzaileekin egoteko aukera izango da, eta horrek elkarlanean aritzeko aukera ematen du. Iritziak trukatzeko eta norbere ideiak aberasteko balio du bulegoak, sinergiak eta ideiak sortzeko.

Bulegoan altzariak daude, interneterako konexioa ere badago eta komunak ere baditu. Ordutegia mugatua da, goizeko 8:00etan irekitzen da eta 14:30ean ixten da. Astelehenetik ostiralera dago irekita bulegoa.

Informazio gehiago nahi duenak enpresasustapena@urolakosta.eus helbidera idatzi dezake, Urdaneta bideko seigarrenera joan edo 943890808 telefonora deitu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide