Beste garaipen bat lur gainean

Karkara 2016ko mai. 18a, 08:48

A Coruñan jokatzen da Curtis rallya. Gorka Eizmendik eta Haritz Olasgastik irabazi egin zuten Gr. N kategorian eta laugarren egin zuten orokorrean.

Hasiberriak dira lur gaineko rallyetan, baina esperientziadunak dirudite. Ezustekoa eman dute aurten txapelketan, dagoeneko lehiaketa bat baino gehiago irabazi baitute Olasagastik eta Eizmendik. Azkena asteburu honetan, Rally e Terras do Mandeo lehiaketan.

Gr.N kategorian txapeldun izendatu da bikotea. Sailkapen orokorrean laugarren egin zuten asteburuan; eta, gauzak honela, hirugarren postuan kokatzen dira sailkapenean. Emaitza horiek lortuta eskerrak eman zizkien Gorka Eizmendik ametsa egi bihurtzen laguntzen dieten guztiei: babesleei, gurasoei, beti alboan duen Olasagastiri, Portu eta Ruben mekanikoei eta animoak bidaltzen dizkieten guztiei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide