Urola Kostako Udal Elkarteak eraginkortasun energetikoaren inguruko jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat. Eraginkortasun energetikoa: legedia, ISO araua, auditoriak eta diru laguntzak. Hori da jardunaldiaren izena. Maiatzaren 24an izango da, 9:15ean hasi eta 11:45ak arte.
Bi ordu eta erdiko jardunaldia izango da eta saioa Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan izango da, Urdaneta bideko seigarrenean. Honako eduki eta gaiak landuko dira jardunaldian:
- Eraginkortasun energetikoaren oinarriak
- RD 56/2016
- Auditoriak
- ISO 50001
- Enpresei zuzendutako diru-laguntza programak: EVE
Hizlaria ingenieria izango da, gaian aditua. Jardunaldira joan nahi duenak aurrez izena eman beharko du, enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzita. Bestela, webgunean ere egin daiteke izen ematea edo egoitzara bertaratuta.