Leioan jokatu da Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko Idi Proba finala. Gipuzkoa taldeko partaide da Iñaki Olidien oriotarra, Erlete eta Zaldibirekin batera. Bizkaiko taldea Lopategik, Aurrekoetxeak eta Biritxinagak osatu dute. Gipuzkoarrak izan dira plaza gehien lortu dituztenak, taldeko plaza guztiak zenbatuz gero, bizkaitarrak baino gehiago baizituzten.
Oliden izan da plaza gehien egin dituen probalaria; 49 plaza eta bira, guztira. Hortaz, bi sari ekarri ditu etxera Olidenek, taldekakoa eta norbanakoa.
Emaitza guztiak
Bizkaia
Lopategi 10 plaza eta 2,30 metro
Aurrekoetxea 48 plaza eta 2 metro
Biritxinaga 47 plaza eta 3/4
Gipuzkoa
Erlete 45 plaza eta 3,70 metro
Zaldibi 49 justu
Oliden 49 eta bira