Axier Lopezi eta Argiari babesa

Karkara 2016ko api. 15a, 15:03

Karkarak eta Tokikomek elkartasuna adierazi nahi die Axier Lopez kazetariari eta Argiako lan taldeari

Idatzi honen bidez, TOKIKOMen Administrazio Kontseiluak bere elkartasun eta babesa eskaini nahi die Axier Lopez kazetariari eta Argiaren lan talde osoari, Naroa Ariznabarretaren atxiloketaren berri emateagatik zigorra jaso duten honetan.

Espainiako Gobernuak Herritarren Segurtasunerako 4/2015 Lege Organikoa, Mozal legea gisa ezagutzen dena aplikatuz ezarri du zigorra. Lege hori eraso zuzena da herritarrak informatuta egoteko zein kazetariek informazioa emateko duten eskubidearen aurka.

Informazioa jaso eta emateko eskubide horiek gizarte demokratiko baten funtsezko oinarriak dira. Eskubide horiek gauzatzea delitu bilakatzea, beraz, gizarte osoaren aurkako erasoa da, eta hala salatu nahi dugu mezu honen bidez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide