4.0 industriaren aurkezpena enpresentzat

Karkara 2016ko api. 15a, 08:24

Apirilaren 22an egingo da aurkezpena eta eskualdeko enpresak eta eragileak hartu dezakete parte. Izena aurrez eman behar da, apirilaren 18a baino lehen.

Industria 4.0 kontzeptuak ekoizpen baliabideak antolatzeko modu berri bat proposatzen du eta ekoizpen prozesuetara egokitzeko ahalmen handiagoa izango duten fabrika adimendun multzo handi bat martxan jartzea du helburu. Horrela, laugarren industria iraultza etorriko dela diote adituek.

Horren harira Basque Industri 4.0 estrategia jarri dute martxan Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRIk. Enpresei laugarren industria iraultzara egokitzen laguntzea da estrategiaren xedea. Horretarako, sei jarduera-ildo izango dituzte: ezagutza sortzea, garapen teknologikoa, industria eskalatzea, berrikuntza ez-teknologikoa, prestakuntza eta gaikuntza eta, azkenik, dinamizazioa eta bultzada.

Estrategia hori aurkezteko jardunaldi bat antolatu Urola Kostako Udal Elkarteak. Apirilaren 22an izango da jardunaldia, 9:00etatik 11:30era, Udal Elkartearen egoitzan. Eskualdeko enpresa eta eragileek parte hartu dezakete bertan; joan nahi dutenek apirilaren 18a baino lehen eman beharko dute izena Urola Kostako Udal Elkartearen webgunean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide