Lana bilatzen laguntzeko ikastaroak

Karkara 2016ko api. 15a, 08:17

Hiru ikastaro antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Batak balibaideak identifikatzen laguntzen du, besteak emakumeen ahalduntzea du helburu eta azkenengoan aldi baterako lana bilatzeko gakoak emango dira.

Langabezian dauden herritarrak laguntzeko asmoz, Urola Kostako Enpregu Zentroak, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko ikastaroak antolatu ditu. Guztira hiru dira antolatu dituen ikastaroak.

Urola Kostako Baliabideen Gida da bat. Eskualdean lana lortzeko dauden erremintak ezagutuko ahal izango dira ikastaroan, indarrean dauden sektoreak ezagutzeko aukera ere izango dute. Bi saio izango dira, bata euskarazkoa eta bestea gaztelaniazkoa. Euskarazkoa apirilaren 22an egigno da, 9:30ean hasi eta 12:30ak arte, Urola Kostako Udal Elkartean. Gaztelaniazkoa ordu berean izango da, baina maiatzaren 20an.

Emakumeen Ahalduntze ikastaroa ere eskainiko dute. Apirilaren 29an izango da, 9:30etik 13:30era. Emakumeen beren gaitasunak identifikatzeko gakoak emango dira eta praktikan jartzen ere irakatsiko da.

Azkenik, Aldi Baterako Enpresetan Izena Eman ikastaroa egingo da. Denbora tarte baterako lana bilatzen duten horiei bideratuta dago, hori baita landuko dena. Maiatzaren 6an izango da saioa. 

Ikastaroren batean izena eman nahi duenak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, 943 89 08 08 telefonora deituta edo lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzi du horretarako aukera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide