Lurrazpiko ilunetik, askoren begi aurrera langile nekaezinen agerraldi bateratua egin du lau urteotan, txiki eta askotarikoen indar agerraldia.
Inurritegiaren altzoan sentitu dugu epeltasuna, baretu ditugu beroaldiak berriro lanari eusteko, eta egosi ditugu etorkizuneko bide berritzaileak. Batera, besoz beso eutsiko diegu datozen erronkei ere! Alde batera zein bestera begiratuta, ilusioz beteriko inurriok lortuko ditugu lortu beharrekoak! Zalantza barik, aupa gu eta gutarrak!