Elkarren berri zehatzago dugu eta interneteko estrategia arrakastaz konpartitzen dugu: dozena bat plataforma, publizitatean DFP bateratua...; enpresa kudeaketa aurreratuan pausoak ematen; aitorpen gero eta handiagoa bezero komertzialetatik, erakundeetatik zein gure irakurle, entzule eta ikusleengandik...
Momentu oso interesgarrian dago gertuko kazetaritza. Hanka sartzen jarraituko dugu ikasteko, aukerak aprobetxatu eta arriskuak hartu hobetzeko. Gure bezeroek eskertuko dute eta tokiko hedabideok bidea batera egiten badugu errazagoa ere izango da oraindik eta harantzago heltzea euskaraz. Ekipo ederra daukagu. Aurrera!