Arnasa hartu dute TS Fundiciones enpresako langile ohiek

Karkara 2016ko mar. 18a, 08:53

Argazkia: Urola Kostako Hitza

Oriotar askok egiten zuten lan TS Fundicionesen. Enpresa hartako 120 bat langile ohi lanean hasiko dira Gri Castings enpresan. Pixkanaka hasiko dira lanean eta oso pozik daude horregatik. Modu kolektiboan funtzionatu dutelako lortu dute lana.

Duela hiru urte itxi zuten Ts Fundiciones, langileek hori ez gertatzeko zerua eta lurra mugitu eta gero. Otsailean likidazio fasean sartu zen eta orduan jakinarazi zuten enpresa itxi egingo zutela. Makina bat protesta egin zituzten langileek, baina ez zuten itxilera gelditzea lortu.

Lortu dutena, ordea, langileek bat egitea eta elkarrekin egoera beltz horretan argia ikustea izan da. Izan ere, 150 horietatik 120k lana lortuko dute. GRI Castinng enpresan lortu dute lanpostua. Gaur egun 23-25 langile ari dira lanean GRI Casting enpresan. Eta progresiboki, pixkanaka-pixkanaka, zenbaki hori handitzea dute helburu. 

Pasa den maiatzean onartu zuen Pedro Malagon epaileak TS Fundiciones martxan jartzeko eskaintza. Convarri Renewable Industries enpresak egin zuen eskaintza, 5.150.000 eurogatik enpresa abian jartzea. Lanbideek hasieratik ikusten zioten bideragarritasuna enpresari. Borondate falta zen bideragarritasun horrekin hausten zuena. Eta orain, antza, borondatea badago.  Jabe berriekin lan baldintzen inguruan ari dira hitz egiten langileak. Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmena oinarri hartzea eskatzen dute langileek. 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide