Enpresek adimen lehiakorra izateko gakoak

Karkara 2016ko mar. 17a, 07:34

Urola Kostako Udal Elkarteak Adi Urola Kosta ekimena jarri du martxan eskualdeko enpresentzat. Martxoaren 17an izango da ekimenaren aurkezpena. 

 Eskualdeko enpresei bideratutako jardunaldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Enpresa bakoitzak beren jardueraren inguruko informazio esanguratsua eskuratzeko adi eta erne egon behar du. Eta Adi Urola Kosta deituriko ekimenean horretan lagunduko zaie.

Proiektuan Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresek hartu dezakete parte. Helburua eskualdeko enpresak sentsibilizatzea eta beren enpresetan adimen lehiakorrerako sistema ezartzea da. Horretarako prestakuntza eta aholkularitza izango dute ekimenean. Honela, informazioa jaso eta kudeatzen ikasiko dute, merkatua eta joerak azkertzen, lehiakidearen gaineko informazioa ondo lantzen, arau eta lege aldaketetan eguneratuak egoten... Eta informazio hori guztia edukitzean erabakiak hartzen ere irakatsiko zaie enpresei.

2016ko apirilean hasi eta ekainean amaituko da. Apirilean bost prestakuntza saio jasoko dituzte eta maiatzean banan banako aholkularitza jasoko dute enpresek.

Interesa duten enpresek maiatzaren 17an aurkezpenera joan dezakete. Han azalduko zaie luze eta zabal gaia. 12:30ean da hitzordua, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, Urdaneta bideko seigarrenean

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide