Diru laguntzen harira sortutako korapiloak

Karkara 2016ko mar. 11a, 07:48

Urte anitzeko diru laguntzak proposatzen ditu HPSk. Hekimeni hiru urteko planteamendua garrantzitsua iruditzen zaio, baina arrakalak ikusten dizkio proposamenari.

Hekimenek, euskal hedabideen elkarteak, bilerak izan ditu legebiltzarrarekin diru laguntzen harira. Tokikom Hekimeneko kide denez, eta Karkara Tokikomeko bazkide, eragin zuzena du bilera horietan hitzartutakoak Karkaran. 

Agerraldia izan da aste honetan diru laguntzak direla-eta, eta Hekimenek sektoreaz egun duen diagnosia eta administrazioaren diru laguntzen inguruan daukan iritzia plazaratu zuen.  Hemendik aurrera, urte anitzeko diru laguntzak izatea proposatzen du HPSk. Eta Tokikomen nahiz Hekimenek bat egiten du horrekin. Berezibiko garrantzia dauka urte anitzekoa izateak, aitortu zuten agerraldian.

Hori izaten ari da diru laguntzen aferan oihartzun gehieneko gaia. HPSk hiru urteko diru laguntzen deialdia proposatzen du datozen urteetarako. Aurtengo aurrekontuen legean zehaztutakoaren arabera, hurrengo hiru urteetan, 2019. urtera arte, gaur egungo aurrekontu bera aurreikusten du Jaurlaritzak hedabideentzat. Eta gai horri tiraka, bere iritzia plazaratu du Tokikomek. 

Hiru urteko planteamendua ona da sektorearentzat. Asko errazten ditu urteroko burokraziak, eta diru laguntzak urte hasieran jasotzeko aukera emango luke. Beti eskatu dugu hori, azpimarratu zuen Hekimeneko ordezkariak. Baina hiru urterako planteamendu itxia egiteak, diru poltsa mugitzeko aukerarik gabe eta irizpideen inguruko eztabaida sakona eduki gabe, ez da beren ustetan sektoreak behar duena. Hori ez da sektoreak eskatu duena. Ez da garatzeko eta egonkortzeko hedabideek behar dutena.

Horregatik, besteak beste, jardunaren jarraipenerako behar dituzten baldintzak izateko legebiltzarrarekin harremanetan jarraituko du Hekimenek. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide