Sexismoaren aurka borrokatzeko kodea

Karkara 2016ko mar. 4a, 13:56

Komunikazio ez-sexistaren kode deontologikoa landu dute hainbat eragilek, tartean Tokikomek. Pasa den astean sinatu zuten.

Joan den astean, Gasteizen, Emakundek sustatutako komunikazio eta publizitate ez sexistarako kode deontologikoaren sinadura ekitaldian egon zen Hekimen. Hekimen euskal hedabideen sarea da, eta sare horren barruan dago Tokikom. Tokiko hedabideek –tartean Karkarak– osatzen dute Tokikom. Hortaz, kode horrek isla izango du Karkaran.

Kodea lantzen hainbat ordezkari izan ziren: Berriakoak, Tokikomekoak, Hitzetakoak, tokiko hedabideetakoak... eta lanketa horren helburua, besteak beste, estereotipoen aurka borrokatzea eta emakumeak ikusgai egitea da.

Begira batzordea da komunikazio ez-sexistarako bidea hedabideekin eta publizitate agentziekin batera lantzen hasi dena. Urte eta erdian landu du batzordeak kode deontologikoa, 21 enpresen parte-hartzearekin. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide