Iaz asfalto gainean aritu zineten lehian. Aurten lur gaineko modalitatean ere ibiliko zarete.
Bai. Dagoeneko hasi dugu Espainiako Lur Gaineko Txapelketako denboraldia.
Zer dela eta animatu zarete pauso hori ematera?
Denbora luze generaman honen bila. Aurten babesleak animatu egin dira eta horregatik eman dugu pausoa.
Zertan desberdintzen da orain artekotik?
Orain arte Euskal Herriko Txapelketan hartu dugu parte, asfaltoan. Eta hasi berri dugun txapelketa espainiar estatu mailakoa da, eta lur gainean. Aurrera pauso bat da, asko ikasiko dugu txapelketa honetan.
Orain arte ez zineten sekula lur gainean ibili?
Autoa ere kondizio horietara egokitutakoa izan beharko duzuela pentsatzen dut...
Ekin diozue txapelketari. Pasa den astean izan zenuten lehen lasterketa, Murtziako Lorcan. Zer nolako sentsazioak izan zenituzten?
Zein kategoriatan lehiatzen zarete?
Hasiera onari jarraipen ona emateko gogotsu, beraz.
Eta sekula ez bazarete lur gainean ibili, nola ikasi duzue? Behin eta berriz ibilita?
Hori da. Aurrekontu oso handia izanez gero, proba pribatuak egiten dira, norberarentzatko errepide batzuk itxita-eta. Baina ez da gure kasua. Guk praktikatu egiten dugu ikasteko. Gure aurrekontua justua da. Ozta-ozta iristen zaigu lasterketetan parte hartzeko, hortaz, pixkanaka joaten gara ikasten.