Hasi dute denboraldia, kotxe berriarekin. Espaina mailako lehen lasterketa izan zuten asteburuan Eizmendik eta Errotak. Lorcan izan zen lasterketa eta Mitsubishi Evo 9 batekin lehiatu ziren. Kotxe berriarekin. Guztira 78 autok hartu zuten parte eta sailkapen orokorrean 12. sailkatu ziren eta Grupo N kategorian hirugarren.
Emaitza oso ona izan zen bikotearentzat. Oso gustura daude egindako hasierarekin, izan ere, liderrarengatik segundo bakarra baino gutxiagora ibili baitziren. Datu horiek ikusita, aurrerantzean, lehia oraindik estuagoa izateko aukera dutela uste dute.
Irabazlea Jorge del Cid izan zen eta bera zoriondu nahi izan dute Eizmendik eta Errotak. Garaipen askoren lehena izatea espero dugu, aitortu dute. Horrez gain, Escuderia Faraongo lagunak eskertu nahi izan dituzte.