Donostian autobus geltoki berria egin dute Renfeko tren estazioaren aldamenean. Tokiz aldatu da, beraz: Amaratik tren geltokiaren albora. Horrek aldaketak ekarri ditu, nola ordutegi aldetik, hala geltokiari dagokionez. Orioko eta Aiako autobusak orain ez dira Pio XIIn geldituko.
Donostiatik Urola Kostarako ibilbidea egiten duen autobus zerbitzua aldatu egin da otsailaren 20tik. UK09 eta UK10 lineak ez dira Pio XXra -Amarara- joango, Askatasunaren hiribidera baizik. Autobusak ez dira ez Pio XIItik, ezta geltoki berritik aterako. Hori dela eta, irteera orduek aldaketak izan dituzte. Ordutegi berria hau da.
UK08 linean ere aldaketa txiki bat egon da. Orio-Aia-Zarautz linea da hori. Lanegunetan lehen autobusa 6:15ean irtengo da Aiatik Oriora bidean, eta 6:35ean iritsiko da Oriora. Zarautzera doana 6:40ean Oriotik eta 7:05ean Aiatik aterako da. Asteburuetan 7:55ean irtengo da Zarauztik Orioko norantzan eta Oriotik 8:45ean Zarauzko norabidean. Ordutegi osoa ikusteko, hemen.