Kalez kale, santa eskean

Karkara 2016ko ots. 3a, 18:24

Zaragueta Herri Eskolako ikasleak goizeko 11:00etan egingo dute santa eskea eta Ikastolakoek arratsaldean, 18:00etan.

Santa Ageda bezpera da bihar, otsailaren 4a. Eta, ohitura zaharrari eutsiko diete Orioko haurrek, aterik ate eta kalez kale arituko baitira kantuan, eztarriz sano baitabiltza eta kanta egin nahi baitute gogoz. 

Zaraguetako ikasleak goizean aterako dira, makilak eskuan eta ahotsak berotuta, kantuan egiteko gogoz. 11:00etan hasiko dira San Ageda Eguna ospatzen. Zaraguetakoak goizean eta Ikastolakoak arratsaldean.

18:00etan abiatuko dira ikastola aurretik. Bitan banatuko dira. LHko haurrek koplak kultur etxe aurrean, Sarasua parean, Piliku plazan, Ibai ondon eta herriko plazan botako dituzte. Eta DBHko ikasleak tabernaz taberna ibiliko d ira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide