Enpresen hutsuneak beteko dituzte gazteei prestakuntza eta lana ematen

Karkara 2016ko ots. 4a, 11:17

Eskualdeko gazte kualifikatu eta langabeak lan esparruan tokia izateko Hazilan proiektua jarri du martxan Urola Kostako Udal Elkarteak. Gazteak eta enpresak uztartuko ditu ekimenak.

Proiektuaren aurkezpena egin zuten Fernando Nebreda Garapen Elkarteko presidenteak, Olaia Sanz Udal Elkarteko teknikariak, Igor Iturain Udal Elkarteko lehendakariak eta udaletako ordezkariak. Hazilan da proiektuaren izena eta bost urteko iraupena izango du. 2016an hasi eta 2020an amaituko da. Garapen Elkarteak kudeatuko du proiektua eta 20 garapen agentziek hartuko dute parte, tartean Urola Kostako Udal Elkarteak.

Proiektuaren helburua, 20 eskualde horietan 5.000 lanpostu sortzea da. Horien %55a emakumezkoentzat. Izan ere, Lanbideko 2015eko datuek erakusten dutenaren arabera, eskualdean 2.301 pertsona langabetu daude. Eta horietatik 326 gazteak dira. 

20-35 urte bitarteko 326 pertson horien –190 emakume eta 136 gizon– laneratzeko aukerak hobetu nahi dira Hazilan proiektuarekin. Gazte kualifikatuak laneratu eta enpresen behearrai erantzutea du helburu. Izan ere, Lanbide Heziketako eta unibertsitateko ikasketak egin dituzten gazte askok zailtasunak dituzte beren esparruko ikasketekn lotura duen lanpostua lortzeko. 

Baina, era beran, enpresek gazteak kontratatzeko ere zailtasunak izaten dituztela ikusi dute. Eguneroko lan martxarekin proiektu berriak edo berrikuntzak egiteko astirik ez dute; bai asmoa, ez astia. 

Arazo edo hutsune horri buelta ematea da, beraz, Hazilanen xedea. Gazteak zeharkako konpetentzietan prestatu nahi dituzte eta proiektuak enpresetan txertatu nahi dituzte. Horretarako bost urteko epea izango dute eta hainbat deialdi egingo dira. Lehendabizkoa orain, eta, hurrengoa, adibidez, irailean. Lehen deialdia otsailean hasiko da, otsailaren 22an, eta ekainaren 23an bukatuko da. 

Izena otsailaren 3an hasiko da eta otsailaren 15ean amaituko da. Interesa dutenentzat informazio saio bat egingo da, otsailaren 12an, 10:00etan, Urola Kostako Udal Elkartean. Zarauzko Urdaneta bidearen seigarren zenbakian. Izena ematen dutenen artean hautaketa prozesua egingo da. 

Proiektua Europako Gizarte Funtsak eta Garapen Agentzia bakoitzak finantzatuko du, %50a bakoitzak. Proiektuaren aurrekontu guztiaren zati bat, 318.000 euro, eskualdeko proiektura bideratuko dira. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide