Enpresek laguntzak lortzeko giltzarria

Karkara 2016ko ots. 3a, 18:10

Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldi bat antolatu du eskualdeko enpresentzat. Jardunaldia otsailaren 4an izango da, bihar, ostegunean.  

Ostegunean, SPRIren 2016ko diru laguntzen harira, eskualdeko enpresentzat jardunaldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Jardunaldi horretan 2016ra begirako programen gaineko informazio emango da. Horrez gain, SPRIk enpresentzat aurreikusten dituen diru laguntzen berri emango da. 

Bihar izango da, otsailaren 4an, eguerdiko 12:30ean, Urola kostako elkartearen egoitzan. Izena aurrez eman behar da 943 89 08 08 telefonora deituta edo enpresa@urolakosta.org helbidera idatzita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide