Urtero legez, Zaharren Babeslekuko batzarra egingo da aurten ere. Asteazkenean izango da, 16:30ean, kultur etxean. Babeslekuan zortzi gai landuko dira, eta, ondoren, eskari eta galderen txanda izango da:
1. Presidentearen agurra.
2. 2015eko urtarrilaren 20an egindako azken Batzar Nagusiaren akta irakurri eta, egoki bada, onartzea.
3. Alkatearen hitzak.
4. Ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2015. urteko balantzea.
5. 2015eko jardueren memoria.
6. Urteko kuota igotzeko proposamena onartzea.
7. Zuzendaritza batzordeko kideak berritzea.
8. Gizarte ongizateko zinegotziaren hitzak.
9. Eskariak eta galderak.

Urteroko eginbeharretan, ordea, batzarraz gain kuotaren ordainketa ere badago. 2016 urteko kuotaren ordainketa urtarrilaren 18tik 22ra egingo da, biak barne. Ordainketa Zaharren Babeslekuan egin beharko da, 16:00etatik 18:00etara.