Orio eta Aia lotuko dituen bidegorria

Karkara 2015ko abe. 28a, 13:22

Santio eta Andatza auzoetatik pasako da Orio eta Aiako herrigunea lotuko dituen bidegorri berria, otsailean hasiko dira lanak

Gipuzkoako bidegorri sarea handitzeko, Orio eta Aia lotzen dituen bidegorri bat egingo dute bi herrietako Udalek elkarlanean. Bidegorriak Aiako eta Orioko plazak lotuko ditu eta Santio eta Andatza auzoetatik pasako da.

Otsailean hasiko dira lanak, eta udaberrirako erabilgarri egotea aurreikusten dute Udalek. Espainiako Ingurumen Ministeriotik jaso dute dirulaguntza bidegorria egiteko.

Herrio Natur Taldeko kideak gustura daude albistearekin: bizikleta garraiobide osasuntsu eta ekologikoena da, beti da pozgarria bidegorri berri bat egitea. Gainera, bi herrien arteko harremana sendotu dezake bidegorri honek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide