Bertan behera gelditu dira Gure Esku Dagoren ekitaldiak

Karkara 2015ko abe. 29a, 10:22

Abenduaren 31ean, Gure Esku Dagok Argitu Erabakia ekimena antolatu zuen Euskal Herriko hainbat txokotan, tartean Aian eta Orion. Lehorteengatik bertan behera gelditu dira, oraingoz, ekitaldiak.

Arratsaldeko 18:00etan, Orion, Dikeko parketik, su bolak aireratzea zen Gure Esku Dagoko taldekideen asmoa. Aian, arratsaldeko 18:30ean egiteko asmoa zegoen. Baina Euskal Herriko ekitaldi guztiak bertan behera gelditu dira lehortearen erruz.

Azkenaldian izandako suteen ondorioz, Eusko Jaurlaritzak ekitaldiak atzeratzea erabaki du, arriskua ekiditeko. Hortaz, ez da su bolik aireratuko abenduaren 31n. Aurrerago ekimenari berriz heltzea eta erabakia argituko duten ametsen kriseiluak zeruratzea espero dute antolatzaileek. 

Dagoeneko txartela erosi duzuenok antolatzaileekin jarri harremanetan, dirua itzultzeko. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide