Garrantzitsua zen guretzat plazara joatea. Karkara herritarrek osatzen dugu, herriarentzat; eta, hortaz, herriaren bihotzean egotea ezinbestekoa iruditzen zitzaigun. Hori dela eta, egun batez plazan izan ginen. Abenduaren 24an, alegia.
Egun hori aprobetxatu genuen gure laguntzaileei ematen diguten babesa eskertzeko. Poltsak eta postalak oparitu genizkien bertaratu ziren laguntzaileei; eta, bide batez, laguntzaile berriak egiteko ere baliatu genuen zita. Horiei ere eman genien eskertza-oparia.
Dena den, oraindik beren oparia jaso ez duten laguntzaieek Karkarako erredakziora, kultur etxeko lehen solairura, joan dezakete. Han izango gara, atea zabal-zabalik, zuei dagokizuen oparia emateko. Eta, laguntzaile egin nahi duzuen horientzat ere zabalik izango duzue atea, noski.Beste behin eskerrak eman nahi dizkizuegu 26 urte hauetan bidelagun izan zaretenoi.