Gasteizen izan zen Bikain ziurtagirien sari banaketa, abenduaren 21ean. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua eta Ramon Larrañaga Confebaskeko presidentea izan ziren sari banaketan. Sari banaketan izan ez ginen arren, Karkarak Urrezko Bikain ziurtagiria jaso du.
Ziurtagiria jaso ahal izateko, aurrez ebaluatu egiten dute erakundea edo enpresa. Erreferentzia Marko Estandarrean jasotako itemak zein hizkuntzatan dauden eta nola kudeatzen diren ebaluatzen da. Hau da, erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa, kanpo eta barne harremanak, eta hizkuntza kudeaketa hartzen dira kontutan.