Haurren eskutitzak jasotzera

Karkara 2016ko urt. 4a, 08:29

Aiara urtarrilaren 4an iritsiko da, arratsaldez; eta, Oriora abenduaren 5ean, goizeko 11:00etan.

Aian erregeak etorri baino egun bat lehenago jasoko dituzte haurren eskutitzak. Horretarako Meltxor erregearen laguntzailea joango da herriko plazara, 19:30ak inguruan. Laguntzailea joan baino lehen dantzaldia izango da, DJ Arosekin. Eta, horrez gain, guraso elkartearen aldeko zozketa ere egingo da.

Orion erregeen kabalgataren egun berean etorriko da erregeen karterua. Goizean goiz iritsiko da Oriora, 11:00etan, eta Bizarzuri kalez kale ibiliko da gutunak jasotzen. Eguerdian plazara iritsiko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide