Haur parkeak Aian eta Orion

Karkara 2015eko abenduaren 28a

Gabonetan, Orioko Karela kiroldegia eta Aiako frontoia haur parke bilakatzen dira. Aurten ere horrela izango da.

Aian bi egunez izango da pin-a, abenduaren 28an eta 29an. Umeentzako jolasak eta puzgarriak izango dira, arratsaldeko 16:00etatik 19:30era. Sarrera musu-truk izango da.

Orioko karela kiroldegian urtarrilaren 4ean izango da haur parkea. Goizeko 11:00etan irekiko ditu ateak, 13:30ak arte. Bazkal ostean ere zabalduko da, 16:00etatik 19:00etara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide