Baserritar eta artisauek ere tokia izango dute AEKren San Tomas azokan

Karkara 2015ko aza. 23a, 12:30

Orioko eta Aiako artisau eta baserritarrek abenduaren 4a baino lehen eman dezakete izena Zarauzko San Tomas azokan parte hartzeko.

Zarauzko AEK-k San Tomas azoka antolatuko du datorren abenduaren 19an. Euskara eta euskal produktuen sustapenari begira antolatzen duen azoka da. Urtero antolatzen du, eta, aurtengoa, 20. aldia izango da. Urteurren guztiak bezala, hortaz, berezia izango da.

Oraingoan ere eskualdeko artisau eta baserritarrei gonbita egin nahi dio AEKk, bertan parte hartzeko. Oriotarrek eta aiarrek ere parte hartzea gustatuko litzaieke antolatzaileei. Horretarako, Orioko AEKra deitu beharko dute -670420025– edo hurrengo helbidera idatzi –orio@aek.org–. Abenduaren 4a baino lehen eman behar da izena. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide