Albitzuri-aundi harriaren altxatze txapelketan izan dira Ostolaza eskolakoak

Karkara 2015ko aza. 18a, 14:45

Argazkia: Tolosaldeko ataria

Asteburuan zita izan zuten Joseba Ostolaza harri eskolako bi harri-jasotzailek, Jokin Eizmendik eta Aimar Galarragak. Zapore gazi-gozoarekin amaitu zutela aitortu dute eskolako kideek.

Joan den igandean izan zen zita handia. Amezketako Harria. Arratsaldeko 17:00etan hasi zen ikuskizuna eta parte hartzaileen hartean Joseba Ostolazaren eskolako bi harri-jasotzaile zeuden: Jokin Eizmendi eta Aimar Galarraga. Oriotarrak lehen aldiz hartu zuten parte Amezketako proban.

166,5 kiloko harri baldarra jaso behar zuten, hori zen lana. Jasotze hutsak meritua du, eta lana maisuki guztiek egin zuten arren, guztietan finena Urtzi Telleria izan zen. Askoren sorpresarako lasartearra izan zen irabazlea. Eizmendik bost aldiz jaso zuen harria eta Galarragak behin.

Ostolaza eskolakoek sare sozialetan jakinarazi dutenez, zapore gazi-gozoarekin amaitu zuten saioa; baina, hala eta guztiz ere, Eizmendik eta Galarragak egindako lana zoriontzekoa zela gaineratu zuten.

Sailkapena

1. Urtzi Telleria: 6 altxaldi

2. Aimar Irigoien: 6 altxaldi

3. Jokin Eizmendi: 5 altxaldi

4. Hodei Irurtagoiena: 3 altxaldi

5. Iban Ugartemendia: 3 altxaldi

6. Aimar Galarraga: 1 altxaldi

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide