Urtetik urtera indarra hartzen ari den txapelketa da frontenisekoa. Iaz izandako harrera ikusita, aurten ere txapelketa antolatzekotan da Orioko Pilota Elkartea. Dinamika berbera izango duela aurreratu dute. Partiduak ostiral arratsaldetan jokatuko dira, 18:00etan hasita. Hurrengo ostiralean, urriaren 23an, hasiko da txapelketa eta finala San Nikolas jaietan jokatuko da, ohi bezala. Festetan amaitzen den lehiaketa jai giroan jokatzen da.
Izena eman nahi duenak Orioko kiroldegira joan beharko du, han baitago horretarako aukera. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu, eta, derrigorrez, bikoteko kide batek oriotarra edo aiarra izan behar du. Hau da, jokalarietako bat, gutxienez, Oriokoa edo Aiakoa izan behar da. Izena emateko azken eguna datorren asteartea da, urriaren 20a.