Ideiak aztertu eta enpresa berriak sortzeko laguntzak

Karkara 2015ko urr. 14a, 10:05

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-laguntza deialdia egin du beren enpresa sortzeko asmoa duten ekintzaileentzat. Urriaren 13tik urriaren 26ra zabaldu da eskaerak aurkezteko epea.

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdean ematen duen zerbitzuetako bat, zuzenki lanpostuekin dago lotua. Lan egoerari bira bat ematen eta egungo krisi egoera iraultzen ahalegintzen da. Diru-laguntzen hainbat deialdi egiten ditu langabeziarekin amaitu eta lanpostuak sustatzeko helburuarekin, azkena deialdia Lanbiderekin elkarlanean egin du.

Bi diru laguntzen deialdia egin dute, eta biak zuzenki lotuak daude enpresa berriak garatzeko ideien lanketarekin eta enpresa berriak sortzearekin. Batetik, enpresa ideia aztertzeko diru-laguntzak emango dira. Laguntza ekonomikoa, gehienez, 1.000 eurokoa izango da. Zenbateko horrek %15eko igoera izango du eskatzaileak 18 urte baino gehiago eta 25 baino gutxiago baditu. Eta, sustatzailea emakumezkoa izanez gero, beste %15eko egoera izango du laguntzak.

Bestalde, enpresa berriak sortu eta alta emateko diru-laguntzak emango dira. Horiek, gehienez, 1.500 eurokoak izango dira. Kasu honetan ere, %15eko igoera izango du laguntzak  kasu hauetan: sustatzaileak 18 urtetik 25ra bitarte baditu eta emakumezkoa bada.

Diru laguntza horiek eskatzeko epea urriaren 13an zabaldu zen, atzo, eta urriaren 26an itxiko da, eguerdiko 12:00etan. Eskabideak Urola kostako Udal Elkartean aurkeztu daitezke, Urnieta bideko seigairrenean. Eskaera egiteko orria, oinarriekin batera, Urola Kostako Udal Elkartearen –www.urolakosta.org– webgunean daude.

Proiektuak urriaren 27tik azaroaren 2ra baloratuko dira. Egun horretan bertan hautatuko da nork hartuko duen parte programa honetan. Behin aukeraketa eginda, tutorizazio prozesua egingo da, azaroaren 11n.

Dena den, honen guztiaren inguruan luze eta zabal hitz egiteko, Urola Kostako Udal Elkarteak informazio-saioa antolatu du. Saioak Udal Elkartearen egoitzan izan dira, urriaren 16an, 11:00etan eta 12:00etan izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren. Informazioa-saiora etortzeko aurrez izena eman behar da, 943890808 telefonora deituta.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide