Kostaldeko Baleadak Orion egin zuen geldialdia

Karkara 2015ko ira. 30a, 10:49

Argazkia: Urola Kostako Hitza

Orio zeharkatu zuten Kostaldeko Baleadan. Larunbat goizean izan ziren Orion, eta hemendik Zarautzerako bidea hartu zuten.

Donostiatik abiatu zen larunbatean Kostaldeko Baleada, zapi laranja lepoan zutela. Orion ere izan ziren ibiltariak. Igeldotik barrena Kukuarrira joan ziren lehendabizi, gero Orion geldialdia egin zuten eta Txurrukatik Talaimendira igo ziren.

Mendizale dezente bildu ziren Kostaldeko Baleadan. Bakoitza bere erritmora, tipi-tapa, tipi-tapa, Donostiatik Zarautzerako bidea egin zuten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide