Aiako enpresentzat diru laguntza

Karkara 2015ko ira. 22a, 13:24

Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza deialdia egin du landa-eremu izendatutako lekuetan dauden enpresentzat. Aiako udalerriak, hortaz, eska dezake diru laguntza.

Diru-laguntzen xedea da landa guneetan enpleguari eutsi edo enplegua areagotzen lagunduko duten nekazaritzaz bestelako jarduerak sortu eta garatzeko edozein inbertsio babestea, hala nola:

  • Nekazaritza sektorearekin zerikusirik izan ez baina sektorea dibertsifikatuko duten jarduerak
  • Mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainak sorrera eta garapena, betiere inbertsioak nekazaritzako elikagaien ekoizpenerako, eraldaketarako eta komertzializaziorako erabiltzen ez bada.
  • Enplegu sorrera garbia

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak bi multzo nagusitan banatzen dira. Batetik, mikroenpresak eta enpresa txiki edo ertainak sortzea helburu duten proiektu eta jarduerak; eta, bestetik, enplegua sortzeko proiektuak.

Lehenengo multzoak kokatzen dira, besteak beste:

  • Industria-jarduerarekin lotutako proiektuak: tailerrak, fabrikak, instalazioak eta lokalak berritzeko edo eratzeko.
  • Turismoa, landetxeak eta landa-turismoa, turismo-zerbitzuak, dendak, jatetxeak,tokiko produktuak, elikagaiak eta abarrekin lotutako proiektuak.
  • Zerbitzuak abiatu eta ematearekin lotutako proiektuak.
  • Eskulangintza-jarduerak garatzeko proiektuak.
  • IKTekin lotutako proiektuak, merkataritza elektronikoa, etab.

Enplegua sortzeko proiektuetan tokia izango du langileak kontratatzeak edo beren kabuz enpresak sortzeko egitasmoak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide