Zaila du Eizmendik bi tituluak irabazteko

Karkara 2015ko ira. 16a, 11:12

Ezin izan dute Jaizkibeleko igoeran parte hartu. Horrek urrundu egin du Eizmendi helburutik. Zaila izango du nahi zituen bi tituluak irabaztea.

Nahiko etsituta dago Eizmendi. Hanka sartze edo gaizki ulertu baten ondorioz, ezin izan dute asteburuan Jaizkibelgo Igoeran parte hartu, eta, honenbestez, titulutik urrundu da. Parte ez hartzearen arrazoia honakoa da, azalpen hau eman die antolakuntzakoek: Arratsalde on. Izena eman duten auto gidarien kopurua dela eta, lehentasuna izena azkarren eman zutenei eman diegu eta izen ematearekin batera ordain-agiria bidali dutenei.

Eizmendirentzat kolpe handia da hori, ezin izan baitituzte titulua lortzeko puntuak pilatu. Ia ezinezkoa da titulua lortzea, aitortu du. Sailkapen orokorrean, orain arte, bigarren postuan zegoen eta lidertza lortzea zaila zuen arren, posible zen lehen. Orain ordea, oso zaila dauka.

Bestalde, 5. klasea deitzen zaion kategorian ere lehiatzen da Eizmendi. Kategoria horretako titulua lortzea ere oso zaila jarrai zait, gaineratu du.

Txapelketako azken igoera urriaren erdialdean izango du. Dena ematera joango da Eizmendi, oraindik posible den titulu hori lortzera. Ahal dugun ondoen prestatzen ahaleginduko gara, bai ni eta bai kotxea. Kotxeari aldaketa batzuk egin nahi dizkiogu, hobekuntzak egiten ari gara. Hurrengo urterako pentsatu genituen, izatez, baina azkenengo igoerarako egingo ditugu azkenean, azaldu du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide