Irailean eskualdeko galdaragintza sektoreko enpresentzat prestakuntza-ikastaroak jarri zituen martxan Urola Kostako Udal elkarteak. Irailean, oraingoz, bi saio egin dira: irailaren 15ean eta 17an. Orain beste bi saio egingo dira, irailaren 22an eta 29an.
Irailaren 22ko saioan entsegu ez-suntsikorrak egingo dira. Likido sarkorren proben hastapenak egingo dira, alor horretako lehen pausoak eman ahal izango dira. Irailaren 29an metrologia ikastaroa egingo da.
Prestakuntza eta jardunaldi saioak Zumaiako Soldadura Zentroan egingo dira. 13:30ean hasiko dira prestakuntza saioak eta lau ordu iraungo dute, 17:30ean amaituko baitira.
Izena emateko Urola Kostako Udal Elkartera emaila bidali –enpresa@urolakosta.org– edo 943 89 08 08 telefonora deitu behar da. Egitasmoaren erdia, %50a, Europako Gizarte Fondoak finantzatzen du.