Enpresen premiei erantzungo dion ikastaroa

Karkara 2015ko ira. 16a, 07:33

Bihar, asteazkenarekin, soldadura kudeaketa dokumentalaren prestakuntza-ikastaroa izango da.

Urola Kostako Udal Elkarteak hainbat prestakuntza-ikastaro jarriko ditu abian irailean eskualdeko galdaragintza sektoreko enpresentzat. Ikastaro horien helburua da informazio-saioak eta soldadura sektorearen inguruko prestakuntza ematea.

Enpresentzat, langileen formazioa kudeatzea eginkizun korapilatsua izan daiteke. Hori dela eta, beharrezkoa da enpresen premiei erantzungo dieten ikastaro eta saio zehatzak eskaintzea. Helburu horrekin, galdaragintza eta soldaduraren arloko lau ikastaro labur eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak irailean zehar.

Bihar izango da ikastaro horietako bat, 13:30ean hasi eta 17:30era. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko Urola Kostako Udal Elkartera deitu edo idatzi. Telefonoa 943 89 08 08 da eta emaila enpresa@urolakosta.org.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide