Triatloia ezagutzeko, bizitzeko eta gozatzeko

Karkara 2015ko ira. 7a, 13:33

Larunbatean Aia-Orio triatloia izan zen. 8 urtetik gorako edonork har zezakeen parte eta, azkenean, 152 izan ziren triatloian parte hartzera animatu ziren lagunak.

Abuztuaren 31tik 5era Txurruka aterpetxean hartu zuten ostatua Triatloi udalekuetan parte hartu zuten gaztetxoek. Udalekuen bitartez triatloia ezagutzeko, bizitzeko eta gozatzeko aukera zuten arren, beste hainbat kirol egiteko aukera ere izan zuten.

Udalekuei amaiera emateko Nik Tri froga egin zuten larunbatean, goizeko 8:00etan hasita. 152 partaide bildu ziren triatloian, udalekuetan parte hartutako kirolari gazteak eta udalekuetan izan ez zirenak. Zehazki, 152 kirolari horietatik 54 ziren udalekuetan ibilitakoak.

Kiroltasunean oinarritutako froga izan zen larunbatekoa, non garrantzitsuena parte hartzea eta triatloiarekin gozatzea zen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide