Aldaketak neguko Lurraldebus ordutegian

Karkara 2015ko ira. 3a, 09:53

Asteartetik, irailaren 1tik aurrera, garraio publikoaren neguko ordutegia sartu zen indarrean. Horrek aldaketa batzu eragin ditu Lurraldebusen zerbitzuan.

Lurraldebusen bi linea pasatzen dira Aiatik eta Oriotik: UK08 eta UK11. Lehenak aldaketak izan ditu neguko zerbitzua indarrean sartu denetik. Aurrerantzean, ondorengo ordutegia eta ibilbidea izango dute bi lineak:

UK08: Zarautz-Aia-Orio

Ibilbidea Zarautzen hasi eta Orion amaituko da, Aia zeharkatu ondoren. Eta, ondoren, Oriotik berriz ere Zarautzera joan da, Aia pasata. Ordutegia ezberdina izango da lanegunetan –astelehenetik ostiralera– eta asteburuan –larunbatean eta igandean–, ohi bezala.

 

 

 

UK11: Zumaia-Orio-Donostia

Zumaian hasi eta Donostian amaitzen den ibilbidean, autobusa ez da Aiatik pasatzen. Oriotik bai, ordea. Koloreen arabera ibilbide ezberdina egiten du: 

 

Orio-Donostia noranzkoan, kolore berdeak N-634 errepideko zerbitzua adierazten du. Zumaia-Getaria-Zarautz-Orio-Usurbil-Urbil-Antigua-San Martin eta Pio XII dira egiten dituen geldialdiak. Kolore horiak autobideetik ospitaleetarako zerbitzua adierazten du, ondorengo herrietan gelditzen dena: Zumaia-Getaria-Zarautz-Orio-AP8-Autobidea-Ospitaleak-Pio XII. Eta urdinak ez du Orion geldialdirik egiten; hortaz, Donostiara joateko, kolore berdeari edo horiari egin behar zaio kasu.

Donostiatik Oriora etortzeko ere kolore berdeko eta horiko zerbitzuei egin behar zaie kasu. Berdea Pio XII hasi eta Askatasuna-Angua-Urbil-Usurbil-Orio-Zarautz-Getaria-Zumaia ibildea egiten du. Horia Pio XIIean hasi Askatasuna eta Antiguatik pasa eta autopistaz Orioraino joaten da. Ondoren,  Zarautz-Getaria-Zumaia egiten du.

Kolore gorriko zerbitzua ez da Antiguatik pasatzen, zuzenean Pio XIItik ospitaleetara joaten da. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide