Bi tituluen bila

Karkara 2015ko ira. 11a, 14:36

Argazkia: VIII. Aiako Igoera

Bere kategorian lider da Eizmendi, eta sailkapen orokorrean bigarren postuan daude. Bi jardunaldiren faltan, titulua eskuratu nahi dute.

Jaizkibeleko igoera izango da asteburuan. Mendiko txapelketako azken aurreko igoera. Gorka Eizmendiren  helburua irabaztea da, bi igoera besterik ez baitira gelditzen eta txapeldunak izateko aukerak baititu.

Kategoriak kotxeen ezaugarrien arabera banatzen dira. Eizmendi 5. klasean sartzen da. Eta maila horretan liderra da. Sailkapen orokorrean ere fin dabil, bigarren postuan baitago.

Beren kategorian postu horretan jarraitzea du helburu, hau da, txapeldunak izatea. Horretarako geratzen diren bi igoeretan irabaztera joango da mutila. Sailkapen orokorrean lehenengoak gelditzea zailagoa da, ordea. Buruan doazenak bere lana egiten badute, behintzat.

Baina ez da sailkapen orokorrean garaile izatearekin itsutzen. Txapelketaren hasieran bere helburua podiumean egotea zen, eta badirudi hori lortuko duela. Bere kategoriari dagokionez, hasierako xedea txapeldunak izatea zen, eta hori itsu-itsuan bete nahi du.

Orain arteko emaitzekin oso gustura dago Eizmendi. Eta azken txanpan bide horretatik jarraitu nahi du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide