Urola Kostako Udal Elkarteak 102.000 euro bideratuko dira langabetuen kontrataziora. Diru horren zatirik handiena, 97.379,07 euro, Lanbidek jarriko ditu; eta, gainontzeko 4.620,93 euroak udal elkarteak. Lanbidek ematen dituen diru laguntza batzuk direlako hartzen du parte finantziazioan.
Diru laguntzak Urola Kostan erroldatutako enpresei emango zaizkie. Hori da diru laguntzak eskatzeko oinarrizko betekizuna. Eskaerak irailaren 1etik 30era aurkeztu beharko dira, Urola Kostako Udal Elkartean.